Erakunde ororen erronketako bat bere kide edo bertako langileen inplikazioa areagotzean datza. Horretan, barne komunikazioa funtsezkoa da taldea motibatzeko orduan eta badira lan-giroa hobetzen eta langileen partaide sentimendua indartzen lagundu dezaketen tresnak. Esaterako, intraneta, buletin digitala, iragarki taula, batzarrak eta formakuntza ikastaroak edota ongi-etorria emateko gida baliabide egokiak izan daitezke. Baina post honetan Employee Branding estrategian zentratuko gara. Helburua da langileak markaren enbaxadore bihurtzea, markaren ordezkari, hain zuzen, eta enpresaz edo markaz ondo hitz egin dezatela.
Employee Branding estrategia ezartzerakoan aintzat hartzekoak dira barne komunikazioa, lidergorako tresnak edota inplikazioa erabakiak hartzerakoan.
Laulagun Bearings enpresarentzat txirrindularitzako arropa.
Employee Branding-aren adibide bat jarriko dizuegu, pozik gaudelako emaitzarekin. Txirrindularitzako arropa diseinatu dugu Laulagun Bearings enpresako langileentzat. Konpainia errodamendu handiak diseinatzera, fabrikatzera eta merkaturatzera dedikatzen da eta Adakik irudi korporatiboaren aholkularitza ematen dio, besteak beste.
Langileen profila aztertuta, gazteak eta kirolzaleak, proposamen ezberdinak mahaigaineratu eta azkenean, ziklismoko arroparen aldeko apustua egin genuen, pil-pilean baitago txirrindularitza.
Laulagun Bearings enpresak bertako langileei maillotak eta kulotak eskaini zizkien, arropen zati handiena finantzatuz. Gainera, eskaintza lagun eta familiako kideei zabaldu zitzaien arropak eskuratzeko aukera emanez.
Langileen erdiak baino gehiagok hartu dituzte arropak eta txirrindua hartzen duten bakoitzea beren enpresako jantziak eramaten dituzte soinean. Markaren enbaxadoreak ditugu.
Edonola ere, komeni da argitzea horrelako ekintzak estrategia globalago baten parte izan behar dutela eta ez proiektu isolatu bat.