Udal aldizkaria: erakunde komunikaziorako tresna eraginkorra

Udal aldizkariak erakunde komunikazioan aski erabiltzen dira. Zergatik, baina? Post honetan azalduko dizugu!

Gardentasuna da egun instituzio eta erakunde publikoen ardatz estrategiko nagusietako bat. Herritarrekin harreman horretan, ezinbestekoa da komunikazio estrategia bat garatzea, informazioa behar bezala helarazteko. Euskarri desberdinak daude komunikazio fluxua  eraginkorra izan dadin: webgunea, sare sozialak, elkarrizketak, udal aldizkariak…

adakin erakunde komunikazioa modu integralean kudeatzen dugu, euskarri eta aspektu guztiak kontuan hartuta. Azken urteetan badago euskarri interesgarri bat, geroz eta gehiago erabiltzen dena.

Udal aldizkariak: erakunde komunikaziorako tresna baliagarriak

Udal aldizkariak udalak herriko gertaera esanguratsuen berri eman eta herritarrak eta erakundeak informatzeko kanalak dira, erakunde komunikazioan oso erabiliak gaur egun.

Udalak mezuak nahi bezala ematea ahalbidetzen dute eta herritarrei beharrezko informazioa helarazteko zuzeneko tresna dira. Bitartekaririk ez dago, udalak herritarrekin du harremana zuzenean. Gainerako komunikazio euskarri gehigarriez baliatuta (prentsa oharrak, Whatsapp zerbitzua, eskuorriak…), komunikazio estrategia sendo eta argi bat eraiki daiteke udal aldizkarien laguntzaz.

Euskarri grafikoez eta mezu argiez baliatuz, herriko berrikuntza nagusiak zeintzuk diren eta herrian eman diren gertakari esanguratsuenen inguruko informazioa emateko kanala dira udal aldizkariak. 

adakin adituak gara erakunde komunikazioan. Komunikazio zerbitzu integralaren barruan, instituzioetarako aldizkariak egiten ditugu: edukia sortzeaz gain, euskarri grafikoak garatu eta aldizkaria diseinatzen dugu. Ikusi gure lanak:

 

Beste erakunde eta enpresentzako aldizkariak ere egiten ditugu. Informazio gehiagorako, jarri gurekin harremanetan hemen.