Musukoak duela urtebete iritsi ziren gure bizitzetara, eta denbora guzti horretan, adaki-n musuko pertsonalizatuak sortu ditugu, enpresei, erakundeei eta ikastetxeei beren marka sustatzen laguntzeko branding estrategia berri honen bidez, eta, aldi berean, langileak eta bezeroak babesteko.
Adakin pauso bat aurretik goaz. Osasun-egoera hobetzen ari dela ematen duenez, eta musukoak aire zabalean derrigorrezkoak izango ez direla aurreikusten denez, udarako maskara ezin hobea dugu: arina, beroa egiten duenerako egokia, berrerabilgarria eta poltsikoan eramateko erraza, leku itxi batera sartzean jartzeko.
Musuko pertsonalizatuak eta berrerabilgarriak enpresa-marka indartzeko modu bihurtu dira, branding-estrategiaren parte. Uda honetan, babestu zure langileak gure maskara berrerabilgarriarekin, eta ziur lanetik kanpo ere jarriko dutela!
Informazio gehiagorako, idatzi denda@adaki.net helbidera.