Webgunea zure negozioaren erakusleihoa da. Abantaila handi bat du. Erakusleiho fisikoak produktua erakusten du, baina ez du informaziorik ematen. Webguneak kontsumitzailearen esku jartzen du produktua, dituen ezaugarriak, enpresaren eta zerbitzuen inguruko informazioa edota harremanetan jartzeko modu azkar bat. Klik gutxi batzuekin eta inora mugitu beharrik gabe, bezeroak produktu bat erosteko edo zerbitzu bat kontratatzeko jakin beharreko guztia daki. Adakin Construal enpresarentzat egin dugun weba jarriko dizuegu adibidetzat. PVCko eta aluminiozko ateak eta leihoak fabrikatzera eta merkaturatzera dedikatzen da, banatzaile sare baten bitartez.
Ematen diogun zerbitzua zabalagoa da. Besteak beste, aholkularitza, katalogoen diseinua, e.a. Baina post honetan webgunean zentratuko gara.
Construalen kasuan bere bezeroak banatzaileak dira eta ez produktuaren azken eroslea. Hala ere, bezero potentzial guztiak artatzeaz arduratzen da, hurbilen duten banatzailearekin edo instalatzailearekin harremanetan jarriz. Alegia, bitartekari lana egiten du webgunea tarteko.
Edukiaren antolaketa eta egituraketa
Construali egin diogun webgunearen ezaugarri nagusietako bat edukiaren antolaketa eta egituraketa da, eta horrekin batera, produktua erakusteko modua.
Bereziki banatzaileei -komertzial lana egin behar dutenei- zuzenduta dagoenez weba, produktu bakoitzaren ezaugarri teknikoak agertzen dira eta informazio osagarri gisa, fitxa teknikoa, irudiak edo bestelako dokumentazioa jaitsi daiteke. Produktu bakoitzak bere orri propioa du.
Menu nagusia produktu serieak eta osagarriak erakusteko erabili dugu. Diseinua argia eta bisuala da oso eta bezeroak erraz aurki ditzake Construalek ate eta leihoetarako eskaintzen dizkion aukerak eta soluzioak.
Berrien atala ere badu menu nagusian. Albisteak sartzeak batez ere webgunea posizionatzeko balio du. Hau da, konpetentziari abantaila ateratzeko interneteko bilatzaileetan. Horrek dirudiena baino askoz ere garrantzia handiagoa du publiko objektiboak zure webgunea bilatzeko orduan. Posizionamendua teknika ezberdinak aplikatuz eta denborarekin lortzen da. Zailtasunetako bat da ez jakitea konpetentzia zer egiten ari den edota Google-en algoritmoek nola eragin dezaketen.
Baina badira posizionamendua hobetzeko doako SEO teknikak eta beraz, gomendagarriak direnak, aurreratzen ez denak atzera egiten baitu.
Construalen webgunearen beste ezaugarrietako bat goikaldeko azpi-menua da. Menu nagusiak baino atentzio gutxiago deitzen du baina bezeroengana zuzenean jotzeko pentsatuta dago. Gainera, profilen arabera bi galdera zuzentzen ditu. “Nahi duzu banatzailea izan?” eta “Nahi duzu ateak eta leihoak berritu?”. Erabiltzailearen esperientzia hobetzen laguntzen duten teknikak dira, nabigazioa errazten diolako nahasketarik eta enbora galtzerik eragin gabe.
Eta horretaz gain, galdera horiekin, enpresak “lead”ak lortzen ditu. Alegia, interesa duten bezeroen datuak. Horrek sekulako balioa du bezero kualifikatuak direlako eta hobe da hori, interesik ez duten milaka kontaktu baino. Horregatik “lead” bakoitza aztertzekoa da. Inboud marketing deritzan estrategiak ere helburu bera du, bezero bihur daitekeen publikoarekin konexioa lortzea.
Baina ez gara aspertuko esaten webguneak funtzionala, erakargarria, azkarra eta intuitiboa izan behar duela, eduki erabilgarria eskaintzearekin batera. Horri marketin digitaleko estrategia on bat gehitzen bazaio, emaitzak iristen dira.