Branding-a marka bat eraikitzeko prozesua da. Faktore askok eragiten dute: batzuk ukigarriak dira, logotipoa bezala, eta beste batzuk ukiezinak, esaterako, balioak. Hurrengo lerroetan azalduko dizugu zergatik den hain garrantzitsua.
Zergatik da hain garrantzitsua branding-a edozein markarentzako?
Marketin-kanpaina on bat sortzea funtsezkoa da zure negozioa hazteko, baina, lehenago, branding-prozesua finkatu behar duzu eraginkorragoa izan dadin. Arrazoi hauengatik da hain garrantzitsua:
- Zure bezeroek egiten duzuna balioan jar dezaten laguntzen dizu.
- Lehiakideetatik bereizteko aukera ematen dizu.
- Marka gisa duzun esentzia helarazten die bezeroei.
- Zure langileen motibazioa areagotzen du.
- Funtsezkoa da zure sektorean erreferente bihurtzeko.
- Bezeroei markatik zer espero dezaketen erakusten die.
- Zure bezeroekiko konexio emozionala areagotzen du.
Zure marka balioa sustatzen lagunduko dizun komunikazio-talde bat izan nahi duzu? Horrela bada, jarri gurekin harremanetan eta elkarrekin lortuko dugu.