Egutegiak oinarrizko tresna dira antolatzeko, bai lan bizitzarako eta baita lanetik kanporako ere. Urte amaiera hurbiltzen ari da, eta asko gara dagoeneko datorren urtean pentsatzen jarri garenak (espero dezagun 2020an baino apur bat hobea izango dela).
Mota, forma eta tamaina guztietako egutegi pertsonalizatuak sortzen ditugu adakin. Poltsikokoak, mahaikoak, edo horman zintzilikatzeko egutegiak (kiribilekin edo grapekin) egiten ditugu.
20 urte daramatzagu instituzio, erakunde eta enpresentzako egutegi pertsonalizatuak egiten. Egutegi korporatiboak brandinga egiteko eta zure marka indartzeko aukera dira. Zuk erabaki diseinua eta guk egingo dugu.
Dagoeneko ireki dugu eskaerak egiteko epea; beraz, begiratu hemen diseinuak, formatuak eta tarifak.