Adaki Komunikazioa S.L.

Adaki

Adakiko kide izateak pozten gaitu, azkartasun, sormen, teknika eta lan konprometituko kontzentrazio egokia batzen dituen formula baita. Osagaiak ez daude, ordea, proportzio bertsuetan. Batzuek egonezinaren genea dugu eta beste batzuek, berriz, kontzentratzeko gaitasunarena. Hortxe aritzen dira denak nor baino nor nabarmendu nahian, baina denak batera talde ona osatzen dugu.

Zerbitzuak

Adakik osatutako taldeak bezero bakoitzaren beharren arabera diseinatzen du lana; kontzeptu globaletik abiatzen gara eta arlo guztiak lantzen ditugu. Edozein euskarri grafikotan, webean eta multimedian aritzeko gai diren komunikazio bisualaren adituak ditugu enpresa, erakunde eta produktuen irudi onena emateko eta bere markaren nahiz produktuen egiazko balioa agerian uzteko. Askotariko zerbitzuak eskaintzen ditugu, besteak beste, Komunikazio Estrategiak, Argitaratzeak, Web eta Multimedia, Publizitatea, Ekitaldiak, Erakusketak, Erakusleihoen atontzeak...
ADAKI S.L.
Pol. Anduaga, 5 2.
20709 EZKIO-ITSASO Gipuzkoa
Tel: (+34) 943 72 54 54
Flickr Jarraitu Twitterren Adaki TB